Omenaldi hunkigarria egin dio herriak Felix Sarasolari

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 31a, 16:24

Herriari emana bizi zen eta herriak merezitako esker ona itzuli dio omenaldi moduan igande honetan, abenduan zendu zen Felix Sarasola usurbildarrari. Bere lagun talde batetik antolatuta, agur hunkigarria eman zaio "Felito"ri. Kuba eta Euskal Herria batu dituen hitzorduan, Duo Jadek, Ruper Ordorikak, Joseba Tapiak, Aurora Parrak, Porrotxek edota Argiak parte hartu dute. Ondoko bideo eta argazkiotan bildu dugu ekitaldia.