21. Korrika

Musikaz eta dantzaz blai eta korrika bizian datorkigu apirila

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 1a, 08:48

Usurbilgo Udalak kaleratu berri duen apirileko kultur agenda eskutan, hilabetea bitan zatitua datorkigula ikus dezakegu; ekitaldiz blai lehen hamabostaldia, udaberriko oporraldia tarteko bareago etorriko diren beste bi aste gero segidan.

Lehen hamabostaldia dantzaz eta musikaz blai datorkigu. Aste honetan, apirilaren 1etik 7ra Zumartek antolaturiko 15. Soinurbil Musika Astearekin. Egunero musika hitzordu bat izango dugu herrian. 

Bestalde, ostegunean (apirilak 4) abiatuko da 21. Korrika! Gure artera apirilaren 12an helduko da, ostrales, 14:30ak aldera. Korrikari eskainitako eguna antolatu da Usurbilen. Eta biharamunean, dantzara, plazara! Orbeldi D.T.-koek jada prestatua duten 7. Dantza Eguna! 

Hemen momentuz, apirilerako iragarri diren hainbat hitzordu, Usurbilgo Udalak egunotan kaleratu duen kultur agendan: