21. Korrika

21. Korrikak 11 kilometroko bidea osatuko du apirilaren 12an, Aginagako Mapiletik Zubietako hipodromora

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 6a, 11:48

Astebete baino ez 21. Korrika gure artera heltzeko! Apirilaren 12an helduko da 14:24 aldera, Aginagako Mapiletik. 11 kilometroko bidea osatuko du udalerri honetan, Zubietako hipodromo pareko zubian lekukoa Lasartek hartu arte.

Hasi Aginagako Mapilen eta Zubietako hipodromoraino 11 kilometroko bidea osatuko du 21. Korrikak udalerri honetan barrena. Ordubete pasatxoko tartean, 14:24-15:33 artean. Ziur une hunkigarri asko biziko dituztela bereziki lekukoa hartuko dutenek. Lekukoa nork zer ordutan hartuko duen eta nondik nora eraman beharko duen jakin nahi?  Hemen zerrenda osoa. Argi denez, herri eragile anitzek izango dute Gasteizeraino helduko den lekukoa eramateko ohorea.

Korrikak eskerrak eman nahi dizkiete lekukoa eramateko eta honenbestez, kilometroak erosiz Korrika laguntzeko prestasuna agertu duten eragile guztiei, baita Korrika Asteko hitzorduetan parte hartu eta lagundu duten guztiei ere.

11 kilometro
2034. km, 14:24:13 Mapilen: Gipuzkoako Eskola Txikiak.
2035. km, 14:30:13 Aginagako bus geltokian: Aginagako Jai Batzordea.
2036. km, 14:36:13 Lasao etxean: Elhuyar.
2037. km, 14:42:43 Usurbilgo Udala.
2038. km, 14:49:13 San Inazioko bus geltokian: EH Bildu.
Pello arrandegian: Orbeldi D.T.

2039. km, 14:55:43 Pikaolan: NOAUA! Kultur Elkartea.
Lurda mertzeria: Ta puntu kooperatiba.
2040. km, 15:02:13 Ingemar parean: Gure Esku Dago.
Santueneko zubian: Santueneako jai-batzordea.
2041. km, 15:08:43 Amiri baserri aurretik: Udarregi Ikastola.
2042. km, 15:15:13 Artzabaleta ostean: Fagor Ederlan.
2043.km, 15:21:43 Larraitz etxe aurretik: Zubietako Herri Batzarra.
Zubietako Eskolan: Zubietako Eskola.
2044.km, 15:27:43 Araetako bus geltokia: Lanbide Eskola.