Amaitu da 15.Soinurbil astea

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 8a, 16:34

Amaitu da autengo Soinurbil Astea. Musika ugariz goatzeko aukera izan da aurtengoan ere: biolinjoleak, abesbatza, txistulariak, banda, dantza... Zumarteko ikasleen lanaz gozatzeko aukera izan da frontoian nahiz Sutegin. 

Ekitaldi jendetsuenak asteburukoak izan dira. Batez ere, Lauhaizeta Akordeoi Orkestra, abesbatza eta Errenteriako klake taldearen artean osatutako kontzertu berezia. Larunbat arratsean hiru diziplinen arteko fusioa ikusteko aukera eskaini zuten frontoian. Hona kontzertuko laburpen bideoa eta, egun bereko txistularien kalejira iruditan.