Igandeko Baztango itzuliko lehen etaparako izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 9a, 08:01

Baztango Bira osatzeko aukera izango da urte honetan zehar Andatza M.K.K.-koekin. Lehen etapa igande honetarako, apirilaren 14rako antolatu dute. Txango honetarako izen ematea ixtear dute.

Baztani itzulia eman asmo dio Andatza M.K.K.-k 2019an zehar. Diseinatua duten egitarauan aldaketarik ez bada, lau etapako itzulia prestatu dute. Lehenengoa igande honetarako, apirilaren 14rako. Beste hirurak udazken parterako, urritik abendura. Lehenengo ibilaldiak, Oronoz, Mugaire eta Artesiaga lotuko ditu. Hurrengo asteko txangorako izen ematea zabalik du Andatzak, apirilaren 10era arte. Plaza kopuru mugatua izango dela ohartarazi dute.

Baztango itzulia: 1. etapa
Eguna: apirilak 14, igandea.
Hitzordua: irteera 7:30etan, Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: 26 km. Oronoz-Mugaire-Artesiaga.
Izen ematea: apirilaren 10a baino lehen 10 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua. 
-Norbera egingo da bere otorduaren kargu.
-Andatza Mendi Kirol Klubak antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu”.
Informazio gehiago:
andatza.com
andatza@hotmail.com

Antolatzailea: Andatza M.K.K.

 

Usurbildik Arantzazura oinez, apirilaren 18an
Hamarkadetako usadioari bizirik eusten dio bai herriko nahiz inguruetako mendizale talde batek. Ostegun Santu egunez Usurbildik Arantzazura oinez joateko ohituraz ari gara. Aurtengorako hitzordua ere finkatu dute jada, apirilaren 18an. Bus zerbitzua eta bazkari nahiz askariak antolatu dituzte biderako. Ibilaldira batu nahi duzuenok izena aurrez eman beharko duzue. “Kirol pixka bat eginez, egun pasa eder bat egiteko aukera polita”, antolatzaileen esanetan.

Usurbil-Arantzazu
Eguna: apirilak 18, osteguna.
Abiatzeko hitzordua: 5:00etan frontoi atzetik. Bertan, autobuserako poltsak (aldatzeko arropa, oinetakoak...) jasoko dira.
Ibilbidea: Usurbil, Zelatun, Santa Ageda (norberak eramandako otarteko jana), Mandubia (salda eta ardoa), Ezkio-Itsaso (40. kilometroa, autobus zerbitzua Legazpira joateko eta laranja jana), Legazpia (bazkaria: entsalada, xerra eta sagardoa). 19:00ak alderako Arantzazun (askaria eta sagardoa).
Itzulera: 21:00ak alderako Usurbilen.
Prezioa: 50 euro (hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa barne).
Izen ematea: 600 669 276 (Joxemi).
Antolatzailea: herritar talde bat.