21. Korrika

21. Korrikak Usurbilen egingo duen bidea NOAUA! bidez zuzenean

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 12a, 10:12

Bederatzigarren eguna du 21. Korrikak! Egun berezia! "Klika" egiteko eguna heldu zaigu! Badator Usurbila! Euskararen aldeko lasterketak herrian barrena egingo duen ibilbidea zuzenean ikusi nahi? NOAUA!tik 11 egunetan 21. Korrika 24 orduz zuzenean! 

Euskarazko hedabideen elkarlanaren emaitza da 21. Korrikari egingo zaion jarraipen zabala. Elkarlan honetara batu dira NOAUA! kide duen Tokikom toki komunikabideen bateragunea, EITB, Bizkaia Irratia, Euskalerria Irratia, Berria, Hamaika Telebista, Kanaldude edota Arrosa irrati sarea. 

Hedabide guztion elkarlanari esker 21. Korrika 24 orduz zuzenean jarraitzeko aukera izango da Garesen hasi eta Gasteizera arte, apirilaren 14ra arte hamaika egunez. Saio bereziak ere iragarri dira egunero; 19:00etan Kanalduden, BERRIA Tbn 20:00etan, Hamaika Telebistan 21:00etan eta 21:15etan ETB1-en.


Sare sozialen bidez ere 24 orduko jarraipena egin ahal izango zaio 21. Korrikari:

korrika.eus
Flickr
Youtube
Twitter
Mastodon
Facebook
Instagram