Korrika Eguna borobiltzeko Gazte Olinpiadak frontoian

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 12a, 18:39

Korrikak jada egin ditu Usurbilen egitekoak zituen 11 kilometroak. Euskara zabaldu eta sustatzeko nahia erakutsi dute Aginagako, Usurbilgo eta Zubietako biztanle ugarik. Lekukoa eskuz esku ibili da Lasarten sartu den arte. Ezin eguna borobildu, ordea, gazteak bildu eta aldarriak plazaratu gabe. 

Txokolatada egin dute Dema plazan eguraldia lagun Etumetako Euskaltegiko kideen eskutik. Behin txokolate gozoa hartu ostean, gaztetxoen artean jolasak egin dituzte plazan bertan. Sila joku klasikoa, zapi jokua eta beste hainbat jolas egin dituzte haur zein gazteek beste askoren begiradapean. Gisa honetara, amaitutzat eman dute Korrika Eguna. 2021eko Korrika prestatzen hasi behar orain.