Igandean erreusa Larrialdi Gunera eramateko aukera

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 16a, 09:08

Erreusaren bilketari lotutako bi ohar ondoko albistean. Birziklaezina izaten segitzen duen igandeetako hondakin zati honi lotutako kontuan izateko bi ohar segidan.

Batetik, NOAUA!k argitaraturiko 2019ko egutegian akats bat dago. Ez dago zuzen adierazia apirilean noiz bilduko duen Usurbilgo Udalak, erreusa. Dakizuenez, erreusa bi igandean behin biltzen da Usurbilen. Apirileko erreusaren bilketa egunak honako hauek izango ditugu; apirilaren 7a eta 21a. Hilaren 14an eta 28an ez da erreusa bilduko.

Honenbestez, erreusa bilduko den hurrengo igandea, datorren hau, apirilaren 21a izango da. Adi, egun honi begira Udalak ohartarazi duenez, " Aste Santuak direnez eta aurreikus daitekeenez herritar asko kanpoan izango direla, Udalak aukera eman du atez atekoaren bulegoan larrialdi guneko giltza eskatu eta errefusa hara eramateko. Barka eragozpenak!!".