2019/05/24 20:00

Ikuskizuna

"H-Artzetik, poesia musu zapietan" ikuskizuna

"H-Artzetik, poesia musu zapietan" ikuskizuna
Sutegiko Auditorioa, Usurbil, Usurbil

Ordua: 20:00

Tokia: Sutegiko Auditorioa

Zehaztasunak: Sorkuntza kolektibo baten bidez Joxan Artzeren ibilbide poetikoaz egindako irakurketa eta berrinterpretazio bat da. Ordubete inguruko emanaldi honetan diziplina ezberdinak barnebiltzen dira: Artzeren eta ikuskizunaren egileen poemen errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak eta ikus-entzunezko proiekzioa.

Txakur Gorria kolektiboa duela hiru urte sortu zen. Sorkuntza kolektiboan irudia eta testua lantzen du hainbat euskarritan. Oraingoan Artzeren obra guztiak bildu, irakurri eta aukeraketa bat egin ondoren, horri forma eman eta eszenaratzeko modua aurkitu dute. 

Egileak: Txakur Gorria kolektiboa (Malen Amenabar, Mariñe Arbeo, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal) eta Peru Galbete musikaria.

Sarrerak: Lizardin 8 euro aldez aurretik, 10 euro egun berean (lehiatilan).

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea