Emaitza onak lortu ditu Buruntzazpi taldeak Espainiako txapelketan

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 23a, 16:55

Buruntzazpi taldeak Tafallan ospatutako Espainiako txapelketan lan ona egin du pista estaliko txirrindularitzan. 

Kadete mailan, Beñat Carbayedak urrezko domina lortu du Scratch-ean. Zilarra eskuratu du taldekako jazarpen proban Haimar Etxeberria taldekidea eta selekzioko kide Eder Moreno eta Aimar Seinzekin batera. Haimar Etxeberriak zilarra eskuratu du taldekako abiadura proban Ibon Diaz eta Kimetz Etxaberekin.

Junior mailan, Jaime Moreno eta Asier Pozok urrea lortu dute taldekako jazarpen eta abiadura probetan selekzioko Markel Rodriguez, Telmo Semperena eta Ekain Jimenezekin. Horrez gain, Jaime Morenok bakarkako jazarpenean zilarra eskuratu du.

 Urte osoan zehar eginiko lanaren fruituak eskuratu dituzte aipatu txirrindulariek, lan eta maila polita eskainita.