Emakume Master Cupeko finalaren lagunarteko itzulian ezin izan du garaipena erdietsi Miriam Arrillagak

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 23a, 17:11

Emakume Master Cupeko finalaren lagunarteko itzulia ospatu zen joan den igandean Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Final handian izan da, honenbestez, Miriam Arrillaga aginagatarra. Final handian, ordea, ez zuen garaipena lortu, ez eta oraingoan ere.

Miriam Arrillagak Patri Espinar izan zuen lagun Master Cupeko Zumarragako finalean, Lekeition ordea, Iera Agirrerekin aritu da, Espinarrek ezin izan baitzuen pilotalekura hurbildu. 22-11 markagailuan, partidaren amaieran. Oraingoan ere ezin izan du garailearen txapela jantzi Miriam Arrillagak. Aurkariak gogor hartzen saiatuagatik, ezin.

Jaialdiko banakako partiduko emaitza orekatuagoa izan da, 18-15 Nagore Aramendiren alde. 45 minutuko partidua jokatuta gutxigatik ez zuen garaipena erdietsi Gentzane Aldaik.