Udaberriko armairu aldaketa tailerra TAPUNTUko egoitzan, maiatzaren 2an

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 23a, 17:18

Negua badoala eta, armairuan lekua egin behar galtza motzei eta mauka laburreko kamisetei. Neguko arropa non eta nola gorde ikasteko maiatzaren 2rako deialdia antolatu dute TXUKUNTZENeko kideek. Maitane Ormazabal Larzabalek gidatutako tailerrak TAPUNTUren egoitzan izango du lekua 18:00tan. Prezioa: 20 euro.

Hona zehaztasun gehiago: 

Maiatzak 2, osteguna

Ordua: 18:00-20:00

Lekua: Usurbilgo TAPUNTU (Zubiaurrenea 6)

Izen ematea: info@txukuntzen.eus

Prezioa: 20 euro