2019/05/04 10:00

Irteera

Harria Hitz bisita gidatua

Harria Hitz bisita gidatua
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Ordua: 10:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: "Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.
Gidaria: Ismael Manterola (Artearen Historiako irakaslea EHUn)
Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
Informazio eta erreserbak: Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.