20 langabetu gutxiago martxoan

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 25a, 11:31

Behera egin du nabarmen Usurbilgo langabetuen kopuruak. 247 zenbatu zituzten otsailean, 227 martxoan.

Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, beherantz egin du Usurbilgo langabezia tasak. Martxoan otsailean baino (247) 20 langabetu gutxiago zenbatu zituzten, 227. Buruntzaldean ere 60 langabetu gutxiago, 3.000 martxoan. Eta Gipuzkoan ere 740 langabetu gutxiago, 31.218 martxoan.

Usurbilgo datuetara itzulita, bereziki gizonezkoen artean nabarmendu da beherakada. Kolektibo honetan 110etik 96ra murriztu da langabetu kopurua hilabeteko tartean, murrizketa askoz txikiagoa izan da emakumezkoen artean, 137tik 131ra jaitsi da langabetu kopurua.

Ohikoa bilakatu den moduan, emakumezko langabetu gehiago egon arren, gizonezko gehiago kontratatzen segitzen da Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko datuen arabera. Martxoan erregistraturiko 385 lan kontratuetatik 213 gizonezkoenak izan ziren, 172 emakumezkoenak. Ia kontratu guztiak, 385etik 359 aldi baterako hitzartu ziren.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko martxoa
Usurbil: 227.     Buruntzaldea: 3.000.    Gipuzkoa: 31.218.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 96.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 31.
45 urtetik gora: 55.
 

Emakumezkoak: 131.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 54.
45 urtetik gora: 69. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 36.
Eraikuntza: 20.
Zerbitzuak: 149.
Aurretik lanik gabe: 14. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 639.
Astigarraga: 251.
Hernani: 859.
Lasarte-Oria: 800.
Urnieta: 224.
Usurbil: 227.
Guztira: 3.000. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 31.218.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 385.
Aldi baterakoak: 359 (197 gizonezko, 162 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 280.
Sexuaren arabera: 213 lan kontratu gizonezkoenak, 172 emakumezkoenak.