Gimnasia erritmikoaz gozatzeko aukera maiatzaren 11 eta 12an, Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 25a, 17:16

Tximeleta Taldeak urtero antolatzen du gimnasia erritmikoko erakustaldia ekainean. Aurten maiatzaren 11 eta 12an izango da topaketa Tximeleta Taldea osatzen duten herri guztietako neska-mutilak biltzen dituen txapelketa. Oiartzun, Donostia, Pasaia eta Usurbilgo gimnastek , besteak beste, urtean zehar eginiko lana erakutsiko dute bi egunez.

400 bat gimnasta arituko dira kiroldegiko tapizean. Aparaturik gabe arituko dira txikienak eta zaharragoak uztaiekin, mazoekin, pilotarekin eta zintarekin arituko dira. Lehenengo deialdia maiatzaren 11n izango da, arratsaldeko 16:40tan ekingo diote eta 18:15etarako amaitzea espero da. Hurrengo egunean, maiatzaren 12an, igandez, 9:35etan jarraituko du topaketak eta azken txanda egingo dute 12:00etan.  Azken bi txanden artean 50 minutuko atsedena egingo dute epaimahaikideek eta gimnastek indarrak hartzeko. 13:40 alderako amaituko da topaketa.