Artzabalgo plaza eraberritua modu ezinhobean inauguratu dute herri kirolekin

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 28a, 12:58

Artzabalgo plaza eraberritua inauguratzeko lagun arteko herri kirol desafioa egin dute. Plazako komertzioek bultzatutako ekimena jendetsua izan da, eguraldia lagun. Aizkoran, txinga proban, lokots biltzen eta lasterka aritu dira zortzi parte hartzaileak. Azkenean, urdinak garaile.

Azken hilabeteotan Artzabalgo plaza eraberritze lanetan egon da zorua aldatzeko. Behin lanak amaituta, plazaren inaugurazioaren berri emateko plazako komertzioek lagun arteko herri kirol desafioa deitu dute. Udaberri giro bikainarekin, dozenaka lagun bildu dira desafioa gertutik jarraitzeko. Bi talde elkarren aurka; lau talde banatan. Aizkoran lehendabizi, txingak sorbaldan hartuta ondoren, lokots biltzen hurrena eta azkenik lasterka. Zortzi aldiz errepikatu dute zirkuitu osoa lanak amaitutzat eman arte. Nahiko parekatuta egon dira une oro bi taldeak, baina amaieran urdinek abantaila lortu dute eta aldea murriztu diete gorriei eta garaipena eskuratu dute. Emaitza gorabehera, plaza erabilgarri egongo da aurrerantzean.