Esther Arrojeria eta Estitxu Berasategirentzat, eskubaloiko Erregina Kopa

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 29a, 11:23

Seigarren Erregina Kopa irabazi du Donostiako Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeak. Taldeak Usurbilgo bi kide ditu; Esther Arrojeria eta Estitxu Berasategi. Zorionak!

Seigarren Erregina Kopa irabazi du Donostiako Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeak. Igandean, Barakaldoko Lasesarren jokatu zuen finalean, 17-30 nagusitu ziren Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurrean, Porriñon eta Malagan galdu ostean. Taldean Usurbilgo bi jokalari daude; Esther Arrojeria eta Estitxu Berasategi. Zorionak!