Udal hauteskundeak 2019

#M26 Feminismoaren inguruko bilera irekia deitu du EHBilduk gaurko

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 9a, 09:51

Eremuka eta herri mugimendu ezberdinekin egiten ari den bilkura errondaren baitan, ferminismoari buruzko bilera irekia deitu du Usurbilgo EHBilduk ostegun honetarako (maiatzak 9) 19:00etan Sutegi atarian.

2015-19 legealdia amaitzear den honetan, maiatzaren 26ko udal hauteskundeen atarian, bilera ireki sorta deitu du Usurbilgo EHBilduk herritar, eragile eta kolektibo ezberdinekin; gazte nahiz jubilatuekin. Arlokako beste hainbat bilkura ireki iragarri ditu baita koalizioak, hezkuntza, kultura eta euskara, ingurumena eta mugikortasuna, kirola edota feminismoa hizpide izango dutenak.

Eremu guztiotarako Usurbilgo EHBilduk 2019-23 legealdirako aurreikusiak dituen proiektuak aurkeztu eta bertaratzen direnen ekarpenak bildu nahi dituzte. Bilera erronda hau maiatzaren 2an abiatu zuten Potxoenean. Hilaren 18ra arte luzatuko da hitzordu sorta hau.

"Aurreko asteotan sare sozialen bidez aurkeztu dizkizuegu taldea eta programako proiektu nagusiak. Orain aurrez aurre aurkeztu nahi dizkizuegu, zuen ekarpenak jaso, datozen lau urteotako bidea zurekin eta herriko eragileekin egin nahi baitugu, elkarlanean. Bazatoz?", luzatu dute gonbita sare sozialen bidez.

DATOZEN DEIALDIAK
Maiatzak 9, osteguna
19:00 Feminismoaren inguruko bilera Sutegi kanpoaldean.

Maiatzak 18, larunbata
12:00 Gazteekin bilera Sutegi kanpoaldean.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.