Udal hauteskundeak 2019

#M26 Hautagaien irudiak itsatsiz abiatu du EHBilduk hauteskunde kanpaina

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 19:32

Kalejira musikatu batekin abiatu du Usurbilgo EHBilduk, maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeei begirako kanpaina. Hautagaien kartelak itsatsiz hain zuzen. Irazu kaleko panelen parean abiatu dute kalejira; gune horretakoak dituzue ondoko irudiak. 

Maiatzaren 24ra arte luzatuko den bi asteko kanpaina abian da honenbestez. 

Gazteekin
Asteotan arloka herritar eta eragileekin egindako bilera erronda hurrengo larunbatean (maiatzak 18) borobilduko du EHBilduk, 12:00etan Sutegi kanpoaldean gazteekin deitu duen bilera irekiarekin. Datorren legealdiko egitasmoak aurkeztu eta ekarpenak biltzeko saioa izango da.