[IRUDITAN] Gimnasia erritmikoko txapelketa, maiatzaren 12ko ikuskizunak

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 12a, 13:33

Tximeleta taldeak antolatutako soinketa erritmikoko txapelketaren bigarren itzulia egin da gaur Oiardo Kiroldegian. Gimnastak pilota, uztaia, mazo eta xingolarekin aritu dira gaurkoan. Atzo ez bezala, domina banaketa ere egin dute onenen artean. Parte hartzaileen artean, gaurkoan 3 mutil ere aritu dira.

Torneoa honenbestez, amaitutzat eman da. Gogoratu ekainean Usurbilgo taldeak erakustaldi berezia emango duela urtero legez. Eguna eta ordua zehazteke daude oraindik, beraz, adi datozen egunetan.