[IRUDITAN] Giro ezinhobearekin hasi dute Baserritarren Eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 12a, 14:05

Goizeko hamaiketakoarekin ekin diote Baserritarren Egunari. Eguraldia lagun, jende ugari bildu da frontoi inguruan. Nahi beste jan eta edan eskaini dute antolatzaileek, frontoiko pilota partidak lagun. Ondoren, bertsoz lagundu dute Ane Labaka eta Sebaxtian Lizaso bertsolariek eguerdia.

Artzabalen izango da bazkaria ordubietatik aurrera 25 euroko prezioan eta arratsaldean, 5 euroren truk Giza Proba ikusteko aukera izango da Dema Plazan. "22 emakumek historian lehenengoz Usurbilgo 3.800 kg harriarekin marka saiakera egingo dugu", adierazi dute giza proban parte hartuko duen taldeetako batek, Emarrik. Txoriherri eta Lasuenekin batera lehiatuko dira 18:00etan.