2019/05/23 18:30

Izen-ematea

Udajolaseko izen ematearen itxiera

Udajolaseko izen ematearen itxiera
NOAUA! Kultur Elkartearen egoitza, Usurbil

Epea: maiatzak 13-23 (astelehenetik ostiralera).
Ordutegia: 10:00-11:00 / 16:30-18:30.
Tokia: NOAUA! Kultur Elkartearen egoitza.
Zehaztasunak: uztailaren 3tik 30era (9:30-13:30) izango den Udajolas.
Izen ematearekoan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-Izen emate orria beteta.
-Prezioa: 84 euro (familia ugariek 68 euro). Ordainketak Laboral Kutxako kontu zenbaki honetan egin: 3035 0140 34 1400025811.
-Ordainketa egin imanaren ordainagiria, haurraren edo haurren izen abizenak egoki adierazita. Familia ugariek Familia Ugariaren Txartela edo Familia Liburuaren kopia.
-Gizarte segurantzako txartelaren kopia.

Oharrak:
-Orduz eta epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko.
-Behin izena emanda, gero ez da dirurik itzuliko. 
-Izen emate orriak Udarregi Ikastolan eta Zubieta zein Aginagako Eskoletan banatuko dira. Izen emate orria eskuratzen ez baduzu, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan eskuratu ahalko duzu, astelehenetik, maiatzaren 13tik aurrera. 
-Udajolaseko izen emate epea ixten den egunean, maiatzaren 23an jakinaraziko dugu zenbat izen emate izan diren.
-Udajolasen gaineko argibideak berriz, ekainaren 13an (osteguna) 17:00etan Sutegiko auditorioan deitu dugun guraso bileran eskainiko dira.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.