Beheranzko bideari eusten dio langabezia tasak

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 16a, 09:58

Beherantz segitzen du langabezia tasak Usurbilen. Bi hilabeteko tartean 33 langabetu gutxiago zenbatu dira Usurbilen. Otsailean 247 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan; apirilean 214. Azken hilabete honetan, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere murriztu egin da langabetu kopurua.

20 langabetu gutxiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak martxoan Usurbilen; apirilean beste 13 langabetu gutxiago. Bi hilabeteko tartean honenbestez, 33 langabetu gutxiago zenbatu eta 247tik 214ra murriztu da lanik gabeko herritarren kopurua.

Apirileko 214ko langabetuetatik 119 izan ziren emakumezkoak, 95 gizonezkoak. 142 zerbitzuen sektorekoak. 

Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere beherantz egin du langabezia tasak; Buruntzaldean 3.000tik 2.893ra eta Gipuzkoan 31.218tik 30.242ra, martxotik apirilera. 107 langabetu gutxiago bailaran, 976 langabetu gutxiago herrialde mailan.

Apirilean erregistraturiko lan kontratu kopuruak ere behera egin du 385etik (martxoan) 327ra (apirilean). Ia denak, 299, aldi baterako hitzartu ziren. Eta beste behin, emakumezko langabetu gehiago egon arren, gizonezko gehiago kontratatu ziren apirilean ere; 327 lan kontratuetatik 195 lan kontratu gizonezkoenak izan ziren, 132 emakumezkoenak.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko apirila
Usurbil: 214.     Buruntzaldea: 2.893.    Gipuzkoa: 30.242.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 95.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 34.
45 urtetik gora: 50.
 

Emakumezkoak: 119.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 47.
45 urtetik gora: 62. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 10.
Industria: 30.
Eraikuntza: 18.
Zerbitzuak: 142.
Aurretik lanik gabe: 14. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 593.
Astigarraga: 248.
Hernani: 825.
Lasarte-Oria: 786.
Urnieta: 227.
Usurbil: 214.
Guztira: 2.893. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.242.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 327.
Aldi baterakoak: 299 (176 gizonezko, 123 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 242.
Sexuaren arabera: 195 lan kontratu gizonezkoenak, 132 emakumezkoenak.