Aspaldiko postu eskaintza zabalena, 38. Sagardo Egun honetan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 19a, 08:57

Iaz ere gorakada nabaritu zuten, baina aurtengo edizioak aspaldiko parte hartze marka hautsi du. Igande honetan ospatuko dugun 38. Sagardo Egunean 41 postu egokituko ditu Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek frontoian, eta Dema zein Askatasuna plazetan.

Jatorri deitura dutenak izango ditugu, inguruko baserrietakoak, herrikoak nahiz Gipuzkoako txoko desberdinetakoak dastatu ahalko ditugu, bolondres lanetan ariko diren zerbitzarien eskutik. Metro gutxiko eremuan sagasti anitzetako uztaz gozatzeko aukera ederra izango da. 

Frontoiko sarreran izango duzuen postuan edalontzia eskuratu eta barneratu zintzurra bustitzeko festan!

Jatorri deitura
Astarbe
Bereziartua
Iparragirre
Lizeaga
Petritegi
Saizar
Satxota
Izeta
Urdaira
Aburuza
Añota

Baserriak
Agerre Azpi
Aizperro
Anburu
Gorosti
3 Arima
Leitzarran
Dranbaenea
Ibindox

Eta gehiago baita…
Aginaga
Alberro
Araeta
Artola
Astiazaran
Baleio
Elutxeta
Calonge
Irigoien
Oianume
Otegi
Otsua-enea
Rufino
Zabala


Arratzain
Aialde Berri
Akarregi
Begiristain

Eguzkitza
Goiko Lastola
Larre-Gain
Mizpiradi