#M26 EHBilduren bilera irekia gazteekin eta On/In jaialdia larunbatean

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 17a, 09:12

Maiatzaren 26ko hauteskundeei begirako kanpaina erdibidera heldu den honetan, bi hitzordu deitu ditu EHBilduk larunbaterako (maiatzak 18). Gazteekin bilera irekia eta Artzabalen iragarria izan arren, frontoira lekuz aldatu duten On/In jaialdia.

On/In jaialdia larunbat arratsaldez ospatuko da, 18:00-20:00 artean frontoian aipatu moduan. Herriko sortzaileen emanaldiak, haurrentzako jolas eta txokoak, jan edana, hautagaien zinta jokoa edota bestelako sorpresak iragarri ditu Usurbilgo EHBilduk.

Lehenago, arloka nahiz kolektibo ezberdinekin azken asteotan antolaturiko bilera sorta larunbat eguerdian borobilduko du Usurbilgo EHBilduk. 12:00etan Sutegi kanpoaldean gazteekin bilera irekia iragarri du koalizioak, 2019-23 legealdirako proiektuak aurkeztu eta gazteen ekarpenak biltzeko. 

Maiatzak 18, larunbata
12:00
EHBilduren bilera irekia gazteekin Sutegi kanpoaldean.
18:00-20:00 On/In jaialdia frontoian. 

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.


ON/IN JAIALDIA FRONTOIAN