"Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Sagarrondotik Sagardora ikastaroko saioa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 17a, 09:36

38. Sagardo Egunaren bezperan, Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro praktikoko saio berria Xabier Akizurekin, larunbat goizean: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa". Adi datozen ondoko ikastaroei.

Sagarrondotik Sagardora
Alkartasuna Kooperatibak otsailaz geroztik abian duen ikastaroko hurrengo bi saioak asteotan izango dira. Izena aurrez eman ahalko da:
-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.

"Elikagaien etiketak irakurtzen ikastea"
Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak antolaturiko hitzaldi praktikoa maiatzaren 22an 17:00etan, Udarregi Ikastolako eraikin gorrian. Alazne Agirrezabalaga dietista-nutrizionistak parte hartuko du hitzorduan.

DYA-ren sorospen ikastaroa
Lehen sorospenen inguruko ikastaroa antolatu du DYA-k Munalurra 26an duen egoitzan, maiatzaren 27tik ekainaren 5era. Saioak goizez izango dira, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 artean. "Interesa duen edonori zuzendua. Ez da aldez aurreko osasun ezagutzarik behar", berri eman dute DYA-tik. Plaza kopuru mugatua egongo dela ohartarazten duten ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. "Lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzu. Egunerokotasunean aurkitu ahal izango dituzun arrisku egoerei aurre egiten ikasiko duzu – bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak-, eta larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko zaizu". 

Izen emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
https://www.dyagipuzkoa.com/eu/event/lehen_sorospenak_usurbil/
943 46 46 22
info@DYAgipuzkoa.com

KzGunera datozen ikastaroak
Maiatzean goizez zabalduko dute, 9:00-13:00 artean. Hemen KzGunera datozen ikastaroak:
-Maiatzak 21-30, 9:00-11:00: "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Maiatzak 30-31, 11:00-13:00: "Google argazkiak. Antolatu lainoan zure argazki guztiak".
-Ekainak 3-5, 16:00-18:00: "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Ekainak 6-19, 16:00-18:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi" (erdaraz).

Informazio gehiago:
kzgunea.eus
943 023 684
Kale Nagusia, 37