38. Sagardo Eguna

Anartz Aizpurua, Joseba Bengoetxea eta Olatz Arregi, sagardo botatzaile sarituak

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 19a, 13:58

Sagardo festak ezinbesteko bilakatzen ditu urtero. Gaurkoa ez da salbuespena izan. 38. Sagardo Egunak botatzaile talde jendetsua izan du lanean goiz osoan. Merezitako errekonozimendua izan dute gero, botatzaile txapelketaren bidez. Epaimahaiak honako hirukotea saritu du aurtengoan; Olatz Arregi, Joseba Bengoetxea eta Anartz Aizpurua.

Goiz osoa eman dute auzolanean festa gunera etorri direnei sagardoa zerbitzatzen, eta ondo merezitako errekonozimendua jaso dute eguerdi partean. Sagardo botatzaileen txapelketa ospatu da aurten ere. Segidan duzue saritu duten botatzaile hirukotea. Ezagun askoak hirurak. 

Epaimahaiak botatzaileen artean hautatu dituzte. Frontoiko oholtza gainera igotzea eskatu eta bertan egin duten erakustaldiak erabaki du ondoko hirukotea saritzea, hurrenkera horetan. Iaz bezala, Anartz Aizpuruak irabazi du aurtengo txapelketa. Zorionak!

SAGARDO BOTATZAILEEN TXAPELKETA
1-Anartz Aizpurua.
2-Joseba Bengoetxea.
3-Olatz Arregi.