38. Sagardo Eguna

Sagardo Egunaren Lagunak: "Mila milioi esker, eguraldi oso txarra egin arren, aterki eta guzti bertaratu zineten guztioi"

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 21a, 10:10

"Bihotzez eskerrik asko!". Hitzokin biziki eskertu nahi izan dute antolatzaileek, aspaldi bizi gabeko Sagardo Egun euritsuenera etorritako bisitariei, eta nola ez, auzolanean aritutako ehunetik gora lagunei. "Zoragarriak zarete!" adierazi diete Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek, sare sozialen bidez zabaldu duten mezuaren bidez.

Bolondresik gabe, argi diote Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek, "egun handi hau ez litzateke posible izango". 

Segidan duzue, Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek plazaratu duten eskertza oharra osorik:

SAGARDO EGUNAREN LAGUNAK TALDEKOEN OHARRA
AsteLEHENA, biharamun gogorra usurbildarrontzat gaur...!

Ajea dugu guztiok, baita antolakuntzakoek ere, aje emozional galanta!!!!
Ez daukagu hitz askorik atzokoa azaltzeko,oraindik aho bete hortz gaude...
Mila milloi esker usurbildar zein kanpotarrei, eguraldi oso txarra egin arren, zuen aterki eta guzti bertaratu zineten guztiei, BIHOTZEZ ESKERRIKASKO!
Zer esanik ez, goizeko 7etan jeiki eta leihotik begiratzean, botatzen hari zuen euriteari jaramonik ez egin eta laguntzera agertu zineten 100 eta piku usurbildarrei!!
Ene bada... Zoragarriak zeate, haundiak bene benetan, eskerrikasko bihotzez. Zuen falta izanez gero Usurbildarron Egun HAUNDI hau ez litzateke posible izago. Datorren urtean ere zuon guztion zain egongo gara, gogoratu... USURBILDARRAK DAUKATE, SAGARDO ALKATE... Mila milaka esker LAGUNOK eta gora USURBILGO SAGARDO EGUNA!!!