Jai Batzordearen eta Berdintasuna Erein gunearen bilerak gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 22a, 09:20

Hitzordu bikoitza asteazken honetan (maiatzak 22) Potxoenean. Batetik, Usurbilek parekidetasunerantz aurrera egiteko Berdintasun Erein guneak bilera irekia deitu du Potxoenean. Egoitza berean batuko da baita, Jai Batzordea.

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko ditugun Usurbilgo festen antolakuntza lanak bideratzen segiko du Jai Batzordeak hilaren 22ko bilera irekian. Baina horrez gain, ekainaren 28an jaiak hasteko txupinazoa nork jaurtiko duen erabakiko dute. Horretarako, maiatzaren 17ra arte herriko hainbat guneetan Jai Batzordeak kokatu dituen kaxetan hautagaiak proposatzeko aukera izan da. Proposamenotatik hautatuko da txupinazo jaurtitzailea nor edo nortzuk izango diren.

Potxoenean bilduko da Jai Batzordea eta baita Berdintasuna Erein bilgunea. "Udalak martxan jarritako gunea da, Gizon eta Emakumeen berdintasunerako bidean jarraitzeko eta lana egiteko asmoz. Gaiarekin interesa duen edonork du parte hartzeko aukera eta ekarpenak egiteko aukera".

DATOZEN  BILERA IREKIEN AGENDA
Maiatzak 22, asteazkena
17:30 Berdintasuna Erein tunearen bilera irekia Potxoenean.
18:00 Jai Batzordearen bilera irekia Potxoenean.

Ekainak 4, asteartea
18:00 2020ko Euskaraldia prestatzen hasteko bilera irekia Potxoenean.