2019/06/15 8:30

Irteera

Maule-Urdiñarbeko Euskal Herri Kantuz Egunera irteera

Maule-Urdiñarbeko Euskal Herri Kantuz Egunera irteera
Oiardo Kiroldegia, Usurbil

Abiatzeko hitzordua: 8:30etan Oiardo Kiroldegi ataritik, autobusez.
Zehaztasunak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, Euskal Herria Kantuz elkarteak eta Xiberoko Kantuzaleen Biltzarrak ekainaren 15ean Zuberoan, Maule-Urdiñarben antolatu duten Euskal Herria Kantuz Egunera joateko irteera prestatzen ari da. Autobus zerbitzua antolatu dute Usurbildik; 8:30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegi ataritik. Egunpasa joan asmo duenak Kantu Taldeko kideren batekin hartuemanetan jar dadila. Gogoan izan, astelehenero biltzen da Euskal Kantu Taldea 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan.

Euskal Herria Kantuz Egunen, Euskal Herriko osoko kantu taldeak elkartuko dira. Kantujira ospatuko dute goizean Maulen, herri bazkaria eta bazkalosteko dantza eta kantu saioa Urdiñarben.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.