#M26 EHBilduren birako azken bilera irekia gaur eta kanpaina amaierako ekitaldia ostiralean

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 23a, 10:02

Hauteskunde kanpaina azken txanpan da honez gero. Bi hitzordu deitu ditu EHBilduk hilaren 26aren atariko ziklo hau borobiltzeko. Herri eta auzoetan barrena aste osoan egin duen bira amaierako azken bilkura Aginagan gaur (maiatzak 23) 19:00etan. Eta bihar (maiatzak 24) 19:00etan Mikel Laboa plazan, kanpaina amaierako ekitaldia.

Herri eta auzoetan barrena egin duen bira ostegun honetan Aginagan borobilduko du Usurbilgo EHBilduk 19:00etan Eliza Zaharraren atarian deitu duen bilkurarekin. 2019-23 legealdi berriko egitasmoak aurkezteaz gain, aginagarren ekarpenak jasotzeko bilera izango da honakoa.

Bi asteko hauteskunde kanpaina ostiralerako iragarri duten azken ekitaldiarekin borobilduko du koalizioak. Ostiral arratsaldeko 19:00etan Mikel Laboa plazan deitu duen ekitaldiarekin hain zuzen. Agurtzane Solaberrieta alkategaiak eta EHBilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarenak parte hartuko dute saioan. Argazki erraldoia atera nahi da ekitaldi berean.

HERRI/AUZO BILERAK
Maiatzak 23, osteguna
19:00 Bilera irekia Aginagako Eliza Zaharraren aurrean.

KANPAINA AMAIERA
Maiatzak 24, ostirala
19:00 Azken bultzada ekitaldia MIkel Laboa plazan. Hizlariak: Agurtzane Solaberrieta alkategaia eta EHBilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarena. Argazki erraldoia.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.

On/In jaialdia, bideoan
Bestalde, larunbatean frontoian egindako On/In jaialdiari lotutako bideoa plazaratu du EHBilduk, albiste honetan beherago duzue. Herritarren gaitasun artistikoak azaleratu zituzten. Musikariak, dantzariak, haurrentzako jokoak... giro ederra sortu zuten herriarentzat proposatutako proiektua azaltzeko. Ekitaldiaren amaieran, zinegotzi izateko hautagaiek eta alkate hautagaiak proiektuaren ideia nagusiak azaleratu zituzten modu bisualago batean. Irudi bilduma hemen duzue: https://noaua.eus/usurbil/1558364471618-iruditan-eh-bilduren-larunbateko-ekitaldi-berezia

Koalizioari buruzko informazioa ondoko esteka honetan jaso dezakezue: https://usurbilehbildu.home.blog