Datorrena, 2019-20 ikasturterako Zumarten matrikulatzeko astea

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 23a, 08:55

Adi musika zaletasunari zuen bizitzetan tartea eskaini edo zaletasun hau landu nahi duzuen guztiok. Astelehenean (maiatzak 27) irekiko da, 2019-20 ikasturterako Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko epea. 

2019-20 ikasturterako matrikulazio garaia ate joka dute Zumarte Musika Eskolan. Adi xehetasun hauei:
Epea: maiatzak 27-31.
Ordutegia: astelehen, astearte eta ostegun goizez, 10:30-12:30 artean; astearte, ostegun eta ostiral arratsaldez, 16:30-19:00 artean.
Izen ematea: matrikula inprimakia zumarte.eus web orrialdean on-line bete eta bidali edo inprimakia eskuz bete eta musika eskolako bulegoan aurkeztu (Puntapax 10, behea).
Eskaintza: Musika Txokoa, Musika Mintzaira, instrumentuak, abesbatza, talde instrumentala… 
Oharrak: 
-Iazko matrikula eta kuota prezioak mantenduko dira.
-Plaza banaketaren arautegi berria aplikatuko da. Adi, plaza banaketan lehentasuna Zumarteko ikasleek, gero Usurbilen bizi direnek eta hauen artean plazak banatu ostean, libre gelditzen direnak Usurbildik kanpo bizi direnen artean banatuko dira. 
-Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, ekaina erdialdera, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasa zuek adierazitako kontu korrontetik kobratuko da.
-Tronbia, saxofoia, tronpeta edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira, Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.
Hobariak: 
-Familia ugarietan %40ko deskontua matrikula prezioan ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugarien txartela aurkeztu bulegoan.
-Familia unitate bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan ere, %40ko deskontua ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
Informazio gehiago: 
zumarte.eus
bulegoa@zumarte.eus
943 371 594
Puntapax 10, behea.