Kantu-jira eta Muxurbilen emanaldia larunbat eguerdian

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 07:47
Muxurbil antzerki taldeko kideak, berriki Sutegin egin zuten entsegu saio batean.

Hainbat kultur hitzordu hauteskundeen asteburu honetan. Ostiral honetan agurtuko dute dantza eta kantu artean Zubietako Udaberri Festa. Larunbatean beste bi hitzordu; ikasturteko azken ohiko kantu-jira eta Muxurbil antzerki taldekoen ikasturte amaierako emanaldia.

Zubietako Udaberri Festaren amaiera
Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak antolaturiko kultur asteko azken hitzorduak ospatuko dira ostiral arratsalde honetan:

Maiatzak 24, ostirala
17:00 
Dantza emanaldiaren irekiera; Agurra, Makil Dantza eta Ikurriña Dantza.
17:05 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak. (2 talde dira: HH5-LH1; LH2-3-4). 
18:00 Helduen eta haurren plaza dantza saioa. (Lolik, euskal dantza irakasleak gidatua).
19:30 Afari-merienda eta ondoren Disko Festa Karaokea!

Antolatzailea: Zubietako Eskolako Guraso Elkartea.

Kantu-jira larunbatean Usurbilen, ekainaren 15ean Zuberoan
Maiatzaren 25ean 12:30etan Mikel Laboa plazatik abiatuta, ikasturteko ohiko hileroko azken kantu-jira ospatuko da. Udako etenaldiaren aurretik ordea, saio berezirik izango da hurrengo asteetan zehar.

Besteak beste, azken urteotako hitzorduari hutsik ez diote egingo aurten ere. Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, Euskal Herria Kantuz elkarteak eta Xiberoko Kantuzaleen Biltzarrak ekainaren 15ean Zuberoan, Maule-Urdiñarben antolatu duten Euskal Herria Kantuz Egunera joateko irteera prestatzen ari da. Autobus zerbitzua antolatu dute Usurbildik; 8:30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegi ataritik. Egunpasa joan asmo duenak Kantu Taldeko kideren batekin hartuemanetan jar dadila. Gogoan izan, astelehenero biltzen da Euskal Kantu Taldea 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan.

Euskal Herria Kantuz Egunen, Euskal Herriko osoko kantu taldeak elkartuko dira. Kantujira ospatuko dute goizean Maulen, herri bazkaria eta bazkalosteko dantza eta kantu saioa Urdiñarben.

Biharamunean maskarada
Egutegia eskutan hala egokitu da. Usurbildik eta Xiberoara irteerea antolatu dute ekainaren 15ean, eta biharamunean, xiberotarrak izango ditugu Usurbilen. Gogoan izan, ekainaren 16an, maskarada eguna Usurbilen! Asteotan xehetasun gehiago.

Muxurbilen ikasturte amaierako emanaldia
Urte hasieratik hona landu dutena plazaratzeko ordua heldu zaie Muxurbilekoei. Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute larunbatean (maiatzak 25) 12:00etan Sutegin. Sarrerak doan eskuratu ahalko dira ekitaldi aurretik kultur etxean bertan. Azken asteotan jada, ohiko lokaletik Sutegiko oholtza gainera jauzi egin dute Muxurbileko gaztetxoek, entsegu saioetan. 4-11 urte arte inguruko gaztetxoak ariko dira antzezle lanetan larunbatean. “Adin tarte handia baina hala gertatu zaigunetik gusturago gaude. Gauzak naturalago ateratzen zaizkigu. Ilusio handia dute”, adierazi diote NOAUA!ri antzerki taldetik.