Udal hauteskundeak 2019

#M26 Hauteskunde kanpaina amaierako EHBilduren ekitaldia 19:00etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 07:17

Gauerdian amaituko den hauteskunde kanpainako azken txanpan, azken bultzada ekitaldia deitu du Usurbilgo EHBilduk ostiral honetan (maiatzak 24) 19:00etan Mikel Laboa plazan. 

Agurtzane Solaberrieta alkategaiak eta EHBilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarenak parte hartuko dute saioan. Argazki erraldoia atera nahi da ekitaldi berean.

KANPAINA AMAIERA
Maiatzak 24, ostirala
19:00 Azken bultzada ekitaldia MIkel Laboa plazan. Hizlariak: Agurtzane Solaberrieta alkategaia eta EHBilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarena. Argazki erraldoia.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.

On/In jaialdia, bideoan
Bestalde, larunbatean frontoian egindako On/In jaialdiari lotutako bideoa plazaratu du EHBilduk, albiste honetan beherago duzue. Herritarren gaitasun artistikoak azaleratu zituzten. Musikariak, dantzariak, haurrentzako jokoak... giro ederra sortu zuten herriarentzat proposatutako proiektua azaltzeko. Ekitaldiaren amaieran, zinegotzi izateko hautagaiek eta alkate hautagaiak proiektuaren ideia nagusiak azaleratu zituzten modu bisualago batean. Irudi bilduma hemen duzue: https://noaua.eus/usurbil/1558364471618-iruditan-eh-bilduren-larunbateko-ekitaldi-berezia

Koalizioari buruzko informazioa ondoko esteka honetan jaso dezakezue: https://usurbilehbildu.home.blog