Zirimara egitasmoa gertutik ezagutu dute haurrek

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 17:26

Zirimara taldea duela hilabete batzuk sortu zen haurren heziketa eta kirola uztartzeko alternatiba berritzaile gisa. Orain haurrek aukera izan dute egitasmo berriaren nondik norakoak zuzenean ezagutzeko. Udarregi Ikastolaren aurrean dagoen zelaian, taldeka jarrita jolasak egin dituzte. 

Hainbat ekintza antolatu ditu Zirimarak aurten. Inauterietan, Andatza egunean... gurasoak haurrekin jolasean aritu dira, harremanak sendotuz. Azken honetan berriz, umeak eta monitoreak baino ez dira elkartu. Haurren arteko harremanak landu eta arratsalde atsegina pasatu dituzte eguraldi ona aprobetxatuz.