2019/07/04 22:00

Kontzertua

Laboaren Uztaila: eMe kontzertuan

Laboaren Uztaila: eMe kontzertuan
Mikel Laboa plaza, Usurbil

Ordua: 22:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: Eme taldekoen kontzertua. "Haritz Harreguyk, Nora Izagirrek eta Ruben Caballerok 2016an osaturiko taldea. Haritz Harreguy ibilbide luzeko musikaria da. Larrua Truk eta Sen taldeetako gitarrajole eta kantu-sortzaile izan zen. Gaur egun, errekonozimendu handiko soinu teknikaria da. Bere alde sortzailea, ordea, ez du sekula baztertu eta eMe proiektua da horren erakusgarri. Ruben Caballero musikariarekin eta Nora Izagirre kantariarekin batera osatu duen taldea da eMe. Beleak elurretan diskoarekin, gaur-gaurko pop musikaren esparruan itsasoratu dira. Ez da pop elektronikoari hertsiki lotutako diskoa. Ez da soilik synth pop. Dance lan batetik oso urruti dago. Baina badu guztietatik zerbait. Gaurkotasun handiko pop musika, lau hitzetan esanda. Haritz Harreguyk Usurbilen duen estudioan mimo handiz egina. Informazio gehiago: badok.eus/euskal-musika/eme/beleak-elurretan/"
Antolatzailea: Laboaren Uztaila.