Jolas, ikuskizun, bazkari eta dantza giroa, larunbateko Ikastola Egunez

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 14a, 09:08

Urtero legez, 2018-19 ikasturtea festa giroan borobilduko du Udarregi Ikastolak larunbatean. Txistularien esnadeitik hasita, goizean ikasleak protagonistak izango dituzten ikuskizun eta jolasak ospatuko dira. Ikastolako komunitatea herri bazkarian bilduko da eguerdian eta bazkalostean, musika, magia eta dantza giroa!

Jolasean hasiko dute Ikastola Eguna ikasleek. Eta eguerdian Haur Hezkuntzako ikasleek hartuko diete lekukoa Oiardo Kiroldegian.

“Abere festa!” izena du Udarregiko Haur Hezkuntzakoek, larunbatean ospatuko den Ikastola Egunez eskainiko duten ikuskizunak. “
Urte sasoi ederreko goiz batean, oilarraren kukurrukuak oilategi osoa esnatu eta oilarrak, oiloak eta txitak zelaira atera dira. Baserritarrak ukuiluko atea ireki eta han datoz behiak eta zezenak beren familiekin zelai berera, txekorrak, idiak, txalak… hauek ere, eguna elkarrekin pastzera. Baserriko beste atea irekitzen da eta…  nortzuk datoz oraingoan?”, hortik aurrerakoen berri, ekainaren 15ean 12:00etan Oiardo Kiroldegian. 

Emanaldira joan nahi duzuenontzako bi ohar. 11:40ean irekiko dira futbol zelaiaren aldeko ateak, ikuskizun gunera sartzeko. Sarrera-txartelak bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Eguerdian bazkaria, eta bazkalostean, magia, musika eta dantza giroa!

IKASTOLA EGUNA
Ekainak 14, ostirala
17:00 
“Hondartzaren amaieran” antzezlana Olanoeneko anfiteatroan.
Ondoren, txokolate jana Askatasuna plazan.

Ekainak 15, larunbata: Udarregi Ikastolaren Eguna
08:30 Esnadeia herrian zehar, herriko txistularien eskutik.

09:00-12:00 Ikastola eta Oiardo Kiroldegi inguruan jolasak ikasleentzat.

12:00-12:50 HH-koen “Abere Festa” ikuskizuna Kiroldegian.

14:00-19:00 Hurbilago Elkarteak sukaldaturiko herri bazkaria frontoian. Txartelen salmenta epea hilaren 10ean itxi zuten. 
Bazkalostean:
15:30-16:00 LH5. maila. Musika saioa frontoian.
16:00-17:00 Julen magoa Sutegi atarian.
17:00-19:00 Alaken taldea, Muxikoak eta gehiago frontoian.

Antolatzaileak: 
Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkartea.