"Hondartzaren amaierarekin" hasiko da Ikastola Eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 14a, 18:21

Ikastola Egunaren atarian "Hondartzaren amaiera" antzezlana aurkeztu dute Olanoeneko anfiteatroan eta txokolate jana egin dute ondoren. Biharko Ikastola Egunerako dena prest dute jada, ikasturteari amaiera emateko. 

Hona Ikastola Eguneko egitaraua:

08:30 Esnadeia herrian zehar, herriko txistularien eskutik.

09:00-12:00 Ikastola eta Oiardo Kiroldegi inguruan jolasak ikasleentzat.

12:00-12:50 HH-koen “Abere Festa” ikuskizunaKiroldegian.

Oharra: 11:40ean irekiko dira futbol zelaiaren aldeko ateak. Sarrera-txartelak bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.
14:00-19:00 Herri bazkaria frontoian. Txartelak ekainaren 5etik 10era arte salgai ikastolako idazkaritzan. Hurbilago Elkarteak sukaldaturiko menua: 
-Haur eta gaztetxoentzat: makarroiak tomatearekin, oilaskoa saltsan, izozkia, ogia eta ura.
-Helduentzat: itsas entsalada, oilaskoa saltsan, gazta krema eta azenario tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea.
Bazkalostean:
15:30-16:00 LH5. maila. Musika saioa frontoian.
16:00-17:00 Julen magoa Sutegi atarian.
17:00-19:00 Alaken taldea, Muxikoak eta gehiago frontoian.