Giro ederrarekin esan diote agur Ikastola Egunari

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 15a, 17:41

Eguraldia lagun, bazkaloste ederra izan dute frontoian bazkaldu duten ikasle, irakasle, guraso eta hurbildu diren guztiek. LH5. mailako ikasleek txirula jo eta kantatu egin dute Jaione, musikako irakaslearekin batera. Orduerdiko saioaren ondoren, Azpeitiatik etorritako Julen magoak magia ikuskizuna eskaini du Sutegiko erakusketa aretoan. Goraino bete da aretoa eta magia truku harrigarriez gozatu dute ikastolako ikasleek. Amaitzeko, frontoian kontzertuak eskaini dituzte Alaken taldeak eta Muxikoek. Guraso, irakasle eta haurren arteko harremanak sendotu dituzte dantzan eta jolasean.