Jubilatuak Urdiñarbekoei: "Egin hau askotan, euskaldunak gutxi ibiltzen baitira hala"

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 17a, 11:36

Urdiñarbe eta Usurbil batu zituen Maskaradak Artzabalen egin zuen bigarren deialdia. Zain zituzten bertan, Gure Pakea Elkarteko ordezkariak, kalejiran Olanoeneko plazatik zetozenei jan edana zerbitzatzeko prest. Hemen ere, dantzak eta kantuak batu zituen bi herriak.

"Ongi etorri guztioi! Ongi etorri Usurbila, egoitzako kide guztien izenean. Egin hau askotan, euskaldunak gutxi ibiltzen baitira hala. Gora Urdiñarbe!", aldarrikatu zuen Gure Pakea Elkarteko lehendakari Damaso Lizasok.

Koplak, dantzak eta kantuak hartu zuen, eraberritua egon eta geroz eta bizi handiagoa duen Artzabalgo plaza.