Protokoloa sortzeko bilera deitu du jaietako txosna batzordeak, 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 18a, 10:11

Ate joka ditugu Usurbilgo jaiak! Ekainaren 28tik uztailaren 2an egunerokotasunetik irten eta festa giro betean murgiltzeko aukera izango dugu. Bost egunoi begira, protokolo bat sortzeko bilera deitu du txosna batzordeak astearte honetarako (ekainak 18) 18:00etan Potxoenean.

Aztarrika Usurbilgo gazte mugimenduak iragarri du hitzordua sare sozialen bidez. Garrantzizkotzat jo dute hitzordua eta bertaratzeko gonbita luzatu dute.

"Kaixo gazte!

Santixabelak bertan daude eta hauek denentzat giro seguru bat izateko azken txanpa geratzen zaigu! Asteartean 18:00tan elkartuko gara Potxoenean protokolo bat sortzeko, udalak ekarri duen Sortzen Elkartean eskutik. Oso garrantzitsua da eta ahal dugun gehienak azaltzea ezinbestekoa da! Animatuu!!!" hortxe bilerarako gonbita.

Zikiro janerako txartelak agortuak
Antolakuntzak ohartarazi duenez, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Usurbilgo jaietako zikiro-janerako txartelak agortu dira. Gogoan izan, “txartelak ezingo dira itzuli ekainaren 28tik aurrera”.