Usurbilgo jaietako jubilatuen bazkaritarako txartelak salgai gaurtik

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 19a, 08:39

Asteazken goizeko 10:00etan jarriko dituzte salgai Gizarte Zerbitzuetan eta hiru jubilatu elkarteetan. Adi bestalde, zikiro-janerako txartelak agortu direla ohartarazi du antolakuntzak.

Badatoz Usurbilgo jaiak! Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko ditugun festetan, urtero moduan, jubilatuentzako hainbat ekitaldi izango da. Tartean, kolektiboaren topagune bilakatu den bazkaria!  Azken urteon antzera, ekainaren 30ean 14:00etan Atxega Jauregian ospatuko den jubilatuen otordurako txartelak aurrez eskuratu beharko dira. Asteazken honetan, ekainaren 19an goizeko 10:00etan jarriko dituzte salgai Gizarte Zerbitzuetan eta hiru jubilatu elkarteen egoitzetan (Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate). Txartelak ekainaren 21era arte izango dituzte salgai, lehenago agortzen ez badira. 

Zikiro jana
Honez gero agortu ez badira, txartelak ohiko lekuetan, Aitzagan, Txiribogan eta Bordatxon eskuratu ahalko dituzue 25 eurotan, 15 eurotan langabetu eta ikasleek. Antolakuntzak ohartarazi duenez, “txartelak ezingo dira itzuli ekainaren 28tik aurrera”. Hilaren 29an ospatuko da zikiro-jana, larunbatez, 14:00etan Askatasuna plazan, Kuxkuxtu txarangakoekin herrian barrena ospatuko den euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantu-jiraren ostean.

Gazte bazkaria
Ekainaren 28an ospatuko da txosnetan. Txartelak aurrez izango dira salgai ohiko tokietan.