Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertu erronda, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 20a, 10:36

Oporretara doaz Zumartekoak, baina aldez aurretik, 2018-19 ikasturtea agurtzera doaz! Egunotan denboraldi amaierako kontzertuak eskaintzen ari dira herriko txoko desberdinetan. Azken egunotan Sutegin eta Artzabalgo plazan izan dira. Ostegun honetarako bi emanaldi iragarri dituzte.

Lehenengoa Udarregi Ikastolan; Musika Txokoko ikasleen saioa. Bigarrena Artzabalgo plazan berriz, konboak eta gitarra taldeak.

Ondoko irudietan, asteazken arratsaldeko triki pandero eta airezko instrumentu taldeen saioa. Gogotik girotu zuten Artzabalgo plaza.

IKASTURTE BUKAERAKO KONTZERTUAK
Ekainak 20, osteguna
18:00 Musika Txokoko ikasleen emanaldia Udarregi Ikastolako areto nagusian.
19:00 Konboak eta gitarra taldeen kontzertua Artzabalgo plazan.

Ekainak 21, ostirala
19:00 
Konbo eta gitarra taldeen kontzertua Artzabalgo plazan: Anakruxa eta The Hastelen´s.

Informazio gehiago: 
zumarte.eus
bulegoa@zumarte.eus
943 371 594
Puntapax 10, behea

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.