Donostiako 80. Musika Hamabostaldiko kontzertuetako bat Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 20a, 09:54

Azken urteon ildotik, 2019. urte honetan ere Donostiako 80. Musika Hamabostaldiko kontzertuetako bat Usurbilen ospatuko da, abuztuaren 4an. Organo kontzertua, Salbatore Parrokian.

Abuztuaren lehenean abiatuko da hiriburuko zikloa. Gipuzkoako hamaika txokoetara hedatuko da, Organo Zikloari esker. "Organo Zikloak, berriz ere, guztiz egitarau zabala eskainiko du, eta Gipuzkoako hainbat herritan kokaturiko elizak bisitatuko ditu, hala nola Ataun, Usurbil, Deba, Tolosa, Azpeitia, Azkoitia eta Villabonakoa", antolatzaileen esanetan.

13 kontzertu ospatuko dira guztira, nazioarte mailan ospetsuak diren organo joleen eskutik. Usurbilgo emanaldira, Christoph Kehlmann alemaniarra etorriko da. Emanaldirako sarrera doakoa izango da.

DONOSTIAKO 80. MUSIKA HAMABOSTALDIKO KONTZERTUA USURBILEN
Eguna: abuztuak, 4, igandea.
Ordua: 20:00.
Tokia: Salbatore Parrokia.
Zehaztasunak: Donostiako 80. Musika Hamabostaldiaren baitan, Organo Zikloaren testuinguruan, organo kontzertua antolatu da Usurbilgo Salbatore Parrokian. "Cristoph Kuhlmann alemaniarrak Wagner, Liszt, Schumann eta beste konpositore erromantiko batzuen obrekin gozatzeko aukera emango digu, Usurbilgo organoan. Hain zuzen, bereziki ongi ezagutzen du Usurbilgo instrumentu aparta, disko konpaktu bat grabatu baitzuen harekin".
Sarrera: doan.
Informazio gehiago: https://www.quincenamusical.eus/eu/
Antolatzailea: Donostiako 80. Musika Hamabostaldia.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.