Anakruxa eta The Hastelen´s taldeen kontzertuekin, Zumartekoen ikasturteko azken agurra gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 21a, 09:59

Zumarte Musika Eskolak gaur agurtuko du ikasturtea, arratsaldeko 19:00etan Artzabalen iragarri dituen kontzertuekin.

Gezurra badirudi ere ofizialki gaur murgilduko gara udan eta udarekin batera oporraldia datorkigu. Azken klase eguna izango dute ikasleek. Ikastetxeetako ikasgelak ixtearekin batera borobilduko du baita Zumarte Musika Eskolak 2018-19 denboraldia. Azken egunotan egin duten moduan, ikasturte amaierako kontzertuekin. 

Ostiral honetan (ekainak 20) azken saioa 19:00etan Artzabalgo plazan; konbo eta gitarra taldeen kontzertua. Lehen taldeek ostegunean eskaini zuten saioa Artzabalen ostegun arratsaldean, euria tarteko, plazan beharrean, Zumartek behin behinean duen bulego atarian. Aurretik Musika Txokoko ikasleak dantzan eta abesten ikusi genituen Udarregi Ikastolako aretoan. Irudiotan bildu genituen bi ekitaldiok. 

Informazio gehiago: 
zumarte.eus
bulegoa@zumarte.eus
943 371 594
Puntapax 10, behea