#Usurbilgojaiak19 Erromeria, soka-dantza edota pilotako finalak, Usurbilen jai izango dugun uztailaren 2an

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 21a, 11:51

Usurbilgo jai egunarekin amaituko dira aurtengo festak. Jada ibilbide luzea duten ekitaldiek osatuko dute uztailaren 2ko egitaraua nagusiki; soka-dantzak, trikitilarien kalejirak eta erromeriak, pilotako finalek eta maskotaren erretzeak.

Dendak eta udal zerbitzuak itxita izango dira uztailaren 2an, argi denez, udalerri mailako jai eguna izango baitugu. Eta festa giroan ospatuko dugu gainera eguna, ibilbide luzea duten ekitaldiekin. Xake txapelketa ospatu ostean, soka-dantza eta lore zein salda banaketa izango da eguerdian. Herriko trikitilariek ere egun horretan ospatuko dute urteroko topaketa, eta arratsaldean Estanga taldearekin segiko du erromeria giroak Artzabalgo plazan. Aurretik hasiko dira azken asteotan jokoan izan den Usurbilgo eskupilota txapelketako finalak.

Eta indarberritzeko paella afaria egiteko aukera txosnetan. 

Jaietako zaindaria nor?
Zein izango ote dugu aurtengo jaietako zaindaria? Jaien hasieran ezagutuko dugu maskotak zer nolako itxura izango duen. Eta ohi bezala, uztailaren 2an, festen amaieran erreko da, aurtengoan Aztarrika gazte mugimendukoek eskainiko duten ikuskizunarekin. 

Festetako azken traka izango da, baina ez amaiera; oraindik festarako gogoz denak Desegin taldea izango du txosnetan eta karaokea goizaldean!

USURBILGO JAIAK
Uztailak 2, asteartea
09:00 
Esnadeia dultzaineroekin.
11:00 Xakea.
12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Trikitilarien kalejira.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
12:30 Incansables txaranga.
16:00 Mus txapelketa txosnetan, izen ematea 15:30-16:00 artean.
16:30-17:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa, Askatasuna plazako bolatokian.
17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:00 Gaztetxoentzako “a un toke” txapelketa txosnetan.
18:30 Erromeria Artzabalen: Estanga taldea.
18:30 Incansables txaranga.
19:00 Paella jana txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
00:00 Desegin taldearen kontzertua txosnetan.
Ondoren, karaokea!