Kirol urte amaiera ospatzeko eguna du Usurbil F.T.-k

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 22a, 12:00

Amaitu dute 2018-19 kirol urtea, eta bukaera festa giroan borobiltzen ari dira larunbat honetan Usurbil F.T.-ko kideak. Kirolari gaztetxoen arteko jolasekin abiatu dute eguna Dema eta Mikel Laboa plazetan. 

Gauean afaritarako bilduko dira Askatasuna plazan. Usurbil K.E.-ko kideak frontoian.