Kalezartarrak omenduz agurtu dituzte jaiak

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 24a, 21:19

Zapore ezinhobearekin agurtu dituzte Kalezarko jaiak. Berreskuratu duten soka-dantzak bi kalezartar beterano omendu ditu. Eta dantza erakustaldi ederraren bueltan, sagardo eta sardina dastatze arrakastatsua izan dute. Agur Kalezarko festei, ate joka ditugu Usurbilgoak!

Iazko etenaldiaren ostean, soka-dantza berreskuratu dute gazteek aurtengo Kalezarko jaietan. Usadio zaharrari berriz helduta, adineko bi kalezartar omendu dituzte gaurkoan. Baita 2004. urtean jaietako soka-dantza berreskuratu zuten Pablo de Miguel eta Sara Azkarate ere. "Ordutik askok ikasi dugu dantza, beraiek izan dira gure irakasleak".

Plaza omenaldi gune eta dantzatoki bilakatu dute. Eta segidan, Saizar sagardotegiaren eskutik sagardo eta sardina dastaketa arrakastatsuarekin borobildu dituzte aurtengoz, Kalezarko jaiak. Hurrengo urtera arte.