Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 43. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa, uztailaren 1eko bertso jaialdian

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 26a, 08:58

Adi bertsozaleok, herriko festetako bertso gaua uztailaren lehenean ospatuko da aurten. Ohi bezala bi zati izango ditu jaialdiak; lau bertsolari ezagunen saioa lehenik, eta segidan, 43. Bertsopaper Txapelketako sari banaketa ospatuko da. 

Datorren astelehen gauerako, uztailaren 1erako, 22:30etan frontoian jarri digute hitzordua frontoian. Afalostean hartu zuen eserlekua eta gozatu iragarri duten bertso jaialdiaz! Aurtengoan, antolakuntzak helarazitako ondoko kartelean duzuen laukotea datorkigu bisitan: Oihana Bartra, Miren Artetxe, Aitor Mendiluze eta Julio Soto! Gai jartzaile lanetan eta bertsolariak zirikatzen aurpegi ezagun bat ariko da: Inaxio Usarralde aginagarra.

Bertso saioaren ostean jakinaraziko da nor den festei begira Bota Punttubak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko 43. Bertsopaper Txapelketako irabazlea! Gogoan izan, joan den ekainaren 21ean amaitu zen lanak aurkezteko epea. Bertsopaper sorta bat jaso dute antolatzaileek. Epaimahaiaren balorazio lana dator orain. Haien erabakia, uztailaren 1eko bertso jaialdiaren amaieran emango da ezagutzera! Bi sari banatuko dituzte; txapeldunarentzat 200 euro eta oroigarria, bigarrenarentzat 150 euro.

Honako hauek ziren, txapelketan parte hartzeko bete beharrekoak ziren baldintzak:

43. Bertsopaper Lehiaketa
-16 urtetik gorako usurbildarrentzat.
-Lanak (originala eta hiru kopia) ekainaren 21a baino lehen aurkeztu behar ziren.
-Lanek 6-10 bertso artekoak izan behar zuten, inoiz argitaratu gabeak.
-Sariak: lehen saria 200 euro eta oroigarria; bigarrena, 150 euro.
-Oharra: epaimahaiarentzat aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke.
Antolatzaileak: Bota Punttuba eta Usurbilgo Udala. 

Usurbilgo jaietako bertso jaialdia
Eguna: uztailak 1, astelehena.
Ordua: 22:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Bertsolari parte hartzaileak: Oihana Bartra, Miren Artetxe, Aitor Mendiluze eta Julio Soto.
Oharra: bertso sainaren amaieran, 43. Bertsopaper Txapelketako sari banaketa.