Pentsio eta bizi duinen aldeko borroka indartuko dute irailetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 27a, 08:45

Pentsio eta bizi duinak aldarrikatzeko mobilizazio eguna deitu ohi dute herriko jubilatu elkarteek hilero azken ostegunetan Usurbilen (19:00etan Mikel Laboa plazan). Beste hainbat herri eta hiriburuetan ere hamaika ekimen bideratu dira azken urteotan. Hego Euskal Herri mailan, pentsiodunen mugimenduak irailetik aurrera mobilizazioak indartzeko asmoa du. Hemen egungo egoeraz egiten duten analisia eta aurrera begirako asmoen berri:

Pentsio publikoentzat udazken erabakigarria: errealitateen ordua da orain, ez promesena
17 hilabete etengabe daramatzagu, EAEko eta Nafarroako ehunen bat herrietan asteroko kontzentrazioekin batera, herrialdeko eta eskualdeko manifestazioak eta beste ekimenak egiten. Promesak gauzatzeko ordua da honezkero. 

Hauteskunde kanpainak bukatu dira eta PP-ren, Cs-en eta Vox-en porrotaren ondoren, Kongresu berrian, alderdi aurrerakoiek gehiengoa dute. Hauek denak, borondatea badute gure eskakizunak onartu ditzakete. Botoa eman dieten herri sektoreen aurrean erantzukizuna badute, bereziki pentsiodunen talde zabal batekin, pentsio baxu eta erdi mailakoekin. Egoera honek, gure eskakizunei erantzuna ematea eskatzen du.

Behin eta berriro berresten dugu, orain arte eskatu dugun eskariak justuak eta bidegarriak direla.

Pentsiodunen mugimendua giltza da
Indar politiko aurrerakoiek gure eskubideak onartu ditzaten, nahikoa presionatu lezakeen mugimendu bakarra, pentsiodunena da. Orain arte lortu dena horri esker izan da. Baina asko geratzen da egiteko, batez ere EAEn eta Nafarroan, 825 eurora iristen ez diren 225.000 pertsona daudenean, eta hauen zati handi bat 650 euro baino gutxiagorekin daudenean. Egoera hau Estatu osoan, beste 3.000.000 kasutan errepikatzen da.

Gure mugimendua anitza da eta zabaltzeko akordioaren bidez indartu behar da. Ezin dugu onartu bankuak eta funtsa pribatuak izatea erabakitzaileak. Pentsiodun euskaldunok erabakitzeko eskubidea dugu pentsioen ereduaz eta pentsio publikoei buruz. 

Pentsioei buruz eta adineko pertsonen zaintzari dagokion beste zerbitzuei buruz ere, konpromisoak eskatuko ditugu, eta udaletxeko, Foru Aldundietako eta Autonomia Erakundeetako eta Gobernu Zentraleko gobernu berriei eskaerak egiten jarraituko dugu.

Gainera iragarri nahi dugu, irailetik aurrera gure ekimenak eta mobilizazioak biderkatuko ditugula beste talde eta sektore sozialekin, langile aktiboak eta langabeak, emakumeak, gazteak, ikasleak eta herri sektoreekin koordinatuta. Erantzun zabala, zeharkakoa eta anitza emanez, pentsio duinak eta gero eta ezinbestekoa den jendarte gehiengoari eragiten dien eskubide sozialak lortzeko.

Euskadi eta Nafarroako Pentsionisten Plataformak

Oharra: jubilatu elkarteek deitutako pentsio eta bizi duinen aldeko hileroko elkarretaratzea, ekainaren 27an 19:00etan Mikel Laboa plazan.